López de Uralde: “Nos comprometemos a realizar un estudio del soterramiento en Vitoria que incluya a Zabalgana y Salburua”

Vitoria-Gasteiz

El líder del partido ecologista EQUO y candidato al Congreso en la coalición Elkarrekin Podemos, Juantxo López de Uralde, ha anunciado en Vitoria-Gasteiz su firme compromiso a realizar un estudio del soterramiento completo del tren a su paso por Vitoria-Gasteiz en caso de llegar al Gobierno. López de Uralde ha recordado que Elkarrekin Podemos es el único que defiende este modelo frente al pactado por PNV, PSE y PP que condena a Salburua y Zabalgana a ser barrios de segunda.

Uralde ha abogado por desechar la propuesta de soterramiento presentado por el ministro Ábalos el pasado mes de enero e integrar en un único proyecto, el soterramiento completo (incluyendo ambos barrios), la futura autopista ferroviaria de conexión hacia el norte de Europa y la intermodal de mercancías de Júndiz. La integración es fundamental para aportar las soluciones que la Vitoria-Gasteiz de 2030 necesitará.

Juantxo López de Uralde ha recordado que el proyecto del Ministerio y del Gobierno Vasco resulta absolutamente insuficiente ya que no permitirá mantener las frecuencias de paso de trenes mercantes exigidas por los objetivos europeos de trasvase de las mercancías de la carretera al tren. “Tal y como está contemplado en el actual proyecto resulta imposible cumplir con las exigencias marcadas en Europa teniendo tramos en superficie en los barrios de Salburua y Zabalgana”, ha remarcado el candidato verde.

Elkarrekin Podemos ha insistido que el único proyecto de soterramiento que contempla para Vitoria-Gasteiz debe cumplir con tres requisitos fundamentales:

1.   Dar respuesta a las necesidades de tránsito de viajeros y mercancías por medio de un único trazado ferroviario, a fin de minimizar el impacto social y medioambiental en el término municipal.

2.   Permitir el tránsito de convoyes de mercancías de hasta 1.500 metros de longitud, a fin de que Vitoria-Gasteiz siga siendo núcleo estratégico en el tránsito de mercancías desde la Península hacia el norte de Europa.

3.   Construir un trazado subterráneo en todas aquellas áreas urbanas donde existan edificios residenciales a menos de 500 metros en línea recta del eje del trazado, a fin de evitar las molestias y riesgos asociados a dicha infraestructura.

Uralde ha señalado, también, que la integración de ambos proyectos (soterramiento completo y autopista ferroviaria) es la única manera de cumplir con el verdadero objetivo: que las mercancías pasen de las carreteras al ferrocarril. “Además, un proyecto tan elevado en inversión necesita financiación europea, y solo se puede conseguir integrando ambos proyectos. Ese es el verdadero proyecto estratégico global para el siglo XXI”, ha resaltado.

Juantxo López de Uralde ha estado acompañado por los candidatos municipales Fernando López Castillo y Oscar Fernández, quienes han expresado que “es lamentable la irresponsabilidad e injusticia social que PNV, PSOE y PP quieren cometer con Zabalgana y Salburua, ya que no son solo los más alejados y con peores servicios, sino que además se les ningunea al considerar que ellos no tienen el mismo derecho que el resto de la ciudadanía a que se soterre el tren en sus barrios”.

López de Uraldek: “Gasteizko lurperatzeari buruzko azterlana egiteko konpromisoa hartzen dugu, Zabalgana eta Salburua barne”

EQUO alderdi ekologistako buru eta Elkarrekin Podemos koalizioaren Kongresurako hautagai Juantxo López de Uraldek Gasteizen iragarri du gaur trenbidea Gasteiztik pasatzean erabat lurperatzeari buruzko azterlana egiteko konpromiso irmoa, Gobernura iristen badira. López de Uraldek gogora ekarri duenez, Elkarrekin Podemos da eredu hori defendatzen dien bakarra, EAJk, PSEk eta PPk defendatutako ereduak Salburua eta Zabalgana bigarren mailako auzoak izatera kondenatzen baititu.

Uraldek proposatu du joan den urtarrilean Ábalos ministroak trenbidea lurperatzeko aurkeztutako proposamena bertan behera uztea, eta, horren ordez, lurperatze osoa (bi auzo horiek barne), Europako iparraldearekin lotzeko egingo den trenbide-autobidea eta Jundizko salgaien intermodala proiektu bakarrean integratzea.Integrazioa funtsezkoa baita 2030eko Gasteizek beharko dituen soluzioak emateko.

Juantxo López de Uraldek gogora ekarri duenez, Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren proiektua ez da nahikoa, inondik inora, merkataritza-trenen igarotzeko maiztasunak mantentzeko biderik ez duelako emango, salgaiak errepidetik trenbidera eramateko Europak ezarritako helburuen eskakizunei jarraikiz. “Egungo proiektuaren arabera ezinezkoa da Europak ezarritako eskakizunak betetzea, Salburua eta Zabalgana auzoetako zenbait tarte lur gainean baitaude”, hautagai berdeak azpimarratu duenez.
Elkarrekin Podemosek beste behin ohartarazi duenez, Gasteizen lurperatze-proiektua egokia izan dadin, funtsezko hiru betekizun hauek bete behar ditu:

1.   Bidaiari eta salgaien zirkulazio-premiei erantzutea trenbide-trazatu bakar baten bitartez, udal-mugartean gizarte- eta ingurumen-inpaktua minimizatzeko helburuarekin.

2.   1.500 metrorainoko salgai-konboien zirkulazioa baimentzea, Gasteizek erdigune estrategikoa izaten jarrai dezan Penintsulatik Europako iparralderanzko salgaien zirkulazioan.

3.   Lurpeko trazatu bat eraikitzea trazatuaren ardatzetik lerro zuzenean gutxienez 500 metrora dauden bizitegi-eraikinak dituzten hiri-eremuetan, azpiegitura horrekin zerikusia duten eragozpen eta arriskuak saihesteko.

Uraldek aipatu duenez, bi proiektuak (lurperatze osoa eta trenbide-autobidea) integratzea da, benetako helburua —salgaiak errepidetik trenbidera eramatea— betetzeko bide bakarra. Gainera, hain inbertsio handia duen proiektu batek Europako finantziazioa behar du, eta hori bi proiektuak integratuz baino ezin daiteke lortu. Horixe da XXI. menderako benetako proiektu estrategiko globala”, azpimarratu du.

Juantxo López de Uralderekin batera Fernando López Castillo eta Oscar Fernández udal-hautagaiak egon dira, eta haiek adierazi dutenez, “penagarria da EAJ, PSOE eta PP Zabalgana eta Salburua auzoekin erakusten ari diren arduragabekeria eta egiten ari diren injustizia soziala, lehendik urrunen zeuden eta zerbitzu okerrenak zeuzkaten auzoak baziren, orain eskubide bat ukatu nahi dietelako, hain zuzen ere, gainerako herritarrek beren auzoetan trena lurperatzeko duten eskubidea”.