Amenabar, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizial berria

Zinemaldia

Amenabarrek hiru urteko akordioa egin du Donostia Zinemaldiarekin, eta kolaboratzaile ofizial izango da. Gainera, Amenabar Family zerbitzuaren bidez, haur-zinemaren babesle ere izango da, Ongietorri familiara!kanpainaren bidez, familiek etxeko txikienekin batera disfruta dezaten. Akordio hau oso pozgarria da bi aldeentzat, Zinemaldiaren tradizioarekin eta, oso bereziki, haur-zinemaren sailarekin identifikatzen direlako eta azken hori, bada, Amenabarren muina diren familia- eta komunitate-balio eta espirituarekin bat datorrelako.

Donostia Zinemaldiak hiru hamarkada baino gehiago daramatza haur-zinemaren sailaren bidez zinema txikienei hurbiltzen, eta euskarara bikoiztutako filmen estreinaldiak eskaintzen ditu, batik bat ikasleen belaunaldi berriei zuzenduta. Zinemaldiko asteburuetan, familiei zuzendutako saioak programatzen dira hiriko zenbait aretotan.

Amenabar 37 urteko baino gehiagoko ibilbidea duen familia-enpresa bat da eta, gaur egun, higiezinen sustatzaile nagusietako bat da nazio mailan. Sustapenean eta eraikuntzan espezializatuta dago, eta 24.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ditu. Gaur egun, 72 sustapen baino gehiago ditu Espainian. Eraikin enblematikoak eraiki ditu; esaterako, hauek: Kursaal, Basque Culinary Center, Biodonostia Osasun Ikerketako Institutua, Tabakalera eta San Telmo museoa, denak ere Donostian.